Ester karboniko

Ester karboniko
Konposizioacarbonate group (en) Itzuli
MotaKarbonato eta ester
Identifikatzaileak
Gmelin46722
Ester karbonikoen egitura orokorra

Kimika organikoan ester karbonikoak konposatu organikoen familia bat da. Azido karbonikoaren estertzat jo daitezke eta funtzio-talde gisa karbonilo talde bat eta honi lotutako bi alkoxi talde ditu. Honelako egitura orokorra dute: R−O−C(=O)−O−R', karbonato inorganikoen parekoa.

Ester karboniko txikienak, dimetil karbonatoa eta etilen karbonatoa esaterako disolbatzaile moduan usatzen dira. Horietako batzuk gainera litio-baterien elektrolitoak dira[1][2]. Halaber, polikarbonatoen familiako polimeroek karbonato taldea dute beren egituretan.

Dimetil dikarbonatoa edari alkoholilkoak kontserbatzeko ere baliatzen da. E 242 da bere E zenbakia.[3]

  1. (Ingelesez) Schäffner, Benjamin; Schäffner, Friederike; Verevkin, Sergey P.; Börner, Armin. (2010-08-11). «Organic Carbonates as Solvents in Synthesis and Catalysis» Chemical Reviews 110 (8): 4554–4581.  doi:10.1021/cr900393d. ISSN 0009-2665. (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  2. (Ingelesez) Logan, E. R.; Tonita, Erin M.; Gering, K. L.; Li, Jing; Ma, Xiaowei; Beaulieu, L. Y.; Dahn, J. R.. (2018-01-03). «A Study of the Physical Properties of Li-Ion Battery Electrolytes Containing Esters» Journal of The Electrochemical Society 165 (2): A21.  doi:10.1149/2.0271802jes. ISSN 1945-7111. (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).
  3. «WHO | JECFA» apps.who.int (Noiz kontsultatua: 2024-07-31).

Developed by StudentB